Badaude istorio gozoak, gaziak, beste batzuk garratzagoak dira, gertaera ozpinak ere bizi izan ditugu batzuetan. Kontaketa honen bitartez, jateko modukoak diren istorioak ezagutuko ditugu eta bakoitzak zerbait eskainiko digu. Eskuak zikintzeko eta tripak betetzeko ere aukera izango dugu. Hori bai, lehenengo osagai guztiak lortu behar… Bilaketari ekiteko prest?

Kontalariak: Xirrikituen Jostunek.
Hizkuntza: Euskaraz – Gaztelaniaz.
Publikoa: Haurrak (3-7 urte).
Iraupena: Ordu bat (40 minutuko kontaketa eta 20 minutu kozinatzeko).
Lantzen diren gaiak: Generoa, laguntasuna, elkarlaguntza, mitologia, familia, hezkidetza eta inklusioa.