Amatxiren istorioak

Amatxiren istorioak

Berezia zen gure amatxi, magikoa. Bidaiatzea maite zuen berak.  Bizitza ematen zion; arnasa, amaren erranetan. Sekula ez genuen gure artean izan, bai ordea gurekin: gutun bat bidaltzen zigun astero, munduko hamaika istorio kontatzen, baina aste batean ez zen gutunik heldu, ezta hurrengoan ere Egun horretan Olaiak eta biok jakin genuen gure txanda ailegatu zela, eta herriz herri eta gitarra eta istorioak gainean hartuta, amonak kontatutako istorioak kontatzeari ekin genion. Helburu bat jarri genion gure buruari: herriz herri jarraituko dugu, amonarekin topatzen garen herrira iritsi arte! Eta horretan gabiltza Gure bidearen parte izan nahi duzu?

Kontalariak: Xirrikituen Jostunek.
Hizkuntza: Euskaraz (Gazteleraz ere konta dezakegu).
Publikoa: Haurrak (familiarra).
Iraupena: Ordu bat gutxi gora behera.
Lantzen diren gaiak: Generoa, laguntasuna, bakardadea, gezurrak eta mitologia.
2016-12-20T15:11:55+00:00