Ameli

Nor da Ameli?

Herriz herri eta auzoz auzo, ipuinak ametsez josten aritzen den neska gaztea da Ameli. Hezkidetza, parekidetasuna, laguntasuna… bezalako baloreak oinarri, ipuinen mundu magikoa sortu, eta zeruko izar artean kulunkatuz, bertan murgildu nahi du entzulea. Abentura honetan, gustokoen dituen baliabideez arituko da; bertsoak, kantuak, interpretazioa eta garrantzitsuena… BIZI POZA!

amaia-3

Ze adinekin egiten du lan?

Ederra bezain anitza da zeruko izarrek osatzen duten marrazkia. Marrazteko, hala,  adinaren araberako formatan sailkatu behar ditugu izartxook, eta, pintzel, kolore, teknika propioa eman.

0 - 3 urte

Ttikittoak

4 - 6 urte bitartekoak

Koxkorrak

7 urtetatik aurrera

Haundittoak

12 - 17 urte bitartekoak

Gaztetxoak

Helduak

gaiak-ipuinak

Ze gai landuko dira kontaketetan?

Gai ugari lantzen ditu gure kontalari ameslariak kontaketetan; aniztasuna, sekretuak, inguruekiko, maitasuna, ametsak, natura eta mitologia, euskara eta kultura, beldurrak, hezkidetza, etab. bertzeak bertze. Hala ere leku bakoitzeko eta momentu bakoitzeko eskakizun eta beharretara egokitzen da, eta kontaketak horren arabera prestatu eta moldatzen ditu.

OHARRA: Bezeroaren beharren arabera prestatuko ditu kontaketak Amelik.

Ameliren hondar ipuinak

Ipuin guztiak ikusi

Jostunaren ipuina…

Beti nahi izan zuen jostunak bere ofizio bera izango zuen seme edo alaba bat, bere ilusio guztiarekin sortutako dendatxo harexek aurrera jarrai zezan, baina alaba bakarra zuen eta idazlea atera zitzaion.
Emakumearen etapa hura bukatzear zegoen, 51 urte  bere sormen eta herriari bere bizitza eskaini ondotik,  kalera ematen zuten dendatxoaren ateak ixteko unea zela erabaki baitzuen. Egun hartan ez zegoen bakarrik, alaba bertan zuen, eta zera esan zion guzti horrek suposatzen zion minak bustitako hitzen bidez:
– Ez dut ulertzen alaba, idazle? Bizitza guztia hementxe, nirekin, orratz ari eta oihal tartean… eta zertarako? Idazle izateko… Ez zaizu ezer gelditu irakatsi dizudan guztitik?…

Nondik ibiliko da Ameli?

Ameliren agenda osoa ikusi