Gaztetxoak
12 – 17 urte bitartekoak
Kopurua: 50 pertsona gehienez ere
Adin tarte honetan ere arras nabariak dira aldaketak. Horregatik, publikoaren arabera bere obrak moldatuko ditu. Helburua adin tarte honetan jadanik finkatuta dauden tabuak puskatzen joatea izanen da; baita, era berean, gai gatazkatsuok umoretik bizitzeko eskaintzen duten aukera erakustea ere. Horretarako, gogoeta sustatuko du Amelik, tabu hauek sor ditzaketen emozioak maitasun handiz modu interaktibo batean landuz.