Haundittoak, 7 urtetatik aurrera2016-12-21T13:53:21+00:00

Haundittoak

7 urtetatik aurrera

Kopurua: 50 pertsona gehienez ere

Aurreko adin tartean bezala, honetan ere, adin tarte honetako eguneroko interesezko tematikekin eginen du lan Amelik. Haurrak ipuinen fantasian jasotako bizipenak egunerokotasunean lagungarri eta gozagarri egiten ahaleginduko da gure kontalaria. Bide horretan, gai ugari ukituko ditu: leku eta momentuaren araberako baldintza,  behar eta eskakizunetara egokituak. Hau eta kontalariaren arteko feedback-a ezinbestekoa izanen da, eta, horrez gain kantuek, bertsoek, jolas ttikiek eta abarrek ere beren lekutxoa edukiko dute. Azken hauetan, landutako gaien hausnarketari ere leku emanen zaie, umore eta goxotasun handienarekin, beti ere.

Haundittoendako ipuinak

Heriotza

Xaloa telebistan grabatutako ipuina ageri da ikusgai. Bertan adin guztiei zuzendua dagoen ipuin bat kontatzen digute Xirrikituen jostunek, gaia HERIOTZA delarik.  

Akerra eta behia

Lagun  onak ziren behia eta akerra. Eta lagun onak izateaz gain, bizilagunak ere bai. Baserri berdinean bizi ziren, eta haien zelaiak harresi ttipi batek banatzen bazituen ere, gauero, hamarrak aldera elizako ezkilak jotzen zituzten

Sekretu bat, maite zaitudalako

Behin aitak zera erran zion Bittorri: -Sekretuak altxor magikoak dira, guztiok ditugu gureak. Ongi aukeratu behar da  zein gorde eta zein kanporatu, batzuk mina egin dezaketelako. Behin aukeratuta,  zure esku dago norekin eta noiz

Go to Top