Koxkorrak
4-6 urte bitartekoak
Kopurua: 40 pertsona gehienez ere
Adin tarte honetako egunerokotasuneko interesezko gaiekin egingo du lan Amelik. Horrela, ipuinen fantasian jasotako bizipenak egunerokoan ere lagungarri eta gozagarri izaten ahaleginduko da gure kontalaria. Gaien aukeraketan, hala ere, baldintza, behar eta eskakizunetara egokituko da. Ezinbertzeko izanen da, adin honetan ere, feedbacka haur eta kontalariaren artean; eta, horrez gain, kantuek, bertsoek, jolas ttikiek… eta abarrek ere beren lekutxoa edukiko dute.