Ttikittoak
0-3 urte bitartekoak
Gure ttikienek ere literaturaz eta ipuinez goza dezakete. Amelik haiei egokitutako kontaketak sortu ditu horretarako, gustu eta ilusio handiz.
Kontaketa honen helburuak xumea dira: batetik, ipuin kontaketan heldu eta ttikittoak ipuinen mundu magikoan elkarrekin murgiltzeko tartetxo bat eskaini, eta egunerokotasunean gero, gurasoei seme-alabei literatura transmititzeko baliabideak erakutsi, eta horrela, ipuinen magia eta kontaketetan sor daitezkeen sentipenak konpartitzen jarraitzea. Horrenbestez, kontaketa hauetan ezinbestekoa da gurasoen presentzia eta parte-hartzea; izan ere, umetxo eta aitatxo edo amatxoren artekoa da esperientzia, Ameli bidelagun dutela bide horretan.
Aldaketa handiak ematen dituzte ttikienek denbora tarte laburretan. Horregatik, bi taldetan sailkatzen dira:
0-18 hilabete
Ahozkotasuna eta zentzumenak landuko ditu bereziki adin honetan. Gaiei dagokienez, denetarikoak izango dira, egunerokoan haurrarekin batera egiten ditugun ekintzekin lotuak, beti ere: bazkal ordua, lotarako unea, umetxoaren higienea… guzti hau, goxotasun eta magiarik epelenaz besarkatuta.
18-36 hilabete
Adierazpenak eta haurraren parte hartze zuzenak hartuko du lekua adin honetan, aurrekoekin batera.
Adin tarte honetan gurasoen parte hartzea ezinbertzeko izanen den arren, aurreko adinean baino modu pasiboagoan eginen da: haurraren eta ipuin kontalariaren feedback unean hartuko du parte; hau da, ipuin, bertso motz, kantu, jolas etab.-etan.
Hala, haurraren momentuko beharrak eta bizipenak ipuin bidez magiaz biltzen ahaleginduko da Ameli ipuinen jostuna adin tarte honetan.