Gutunak

Tristaniako herri txiki bateko tren geltokian ezagutu ziren Mirari eta Josu. Ordutik elkarrengandik ikasten hasi ziren. Baina, egun batean Josuk gerrara joateko deia jaso zuen. Momentu horretan Mirariri zin egin zion, astero-astero gutun bat idatziko ziola. Bertan gerrako istorioak kontatzen zizkion, heriotza hurbil edukitzean sentitutakoak. Trena geltokira iristear dago, igotzeko prest?

Kontalariak: Xirrikituen Jostunek
Hizkuntza: Euskaraz / Gaztelaniaz.
Publikoa: Helduak.
Iraupena: Ordu bat.
Lantzen diren gaiak: Familia, beldurrak, heriotza, laguntasuna, enpatia, maitasuna, genero indarkeria, gerraren gordintasuna.
2018-11-24T11:29:53+00:00