Beldurrak

Beldurrak badu zeozer berezia, intimoa eta pertsonala. Izan ere, bakoitzak bere beldur propioak ditu, adin eta bizitzako momentuaren arabera. Erraten dutenez, izaki sozialak izatearen arrazoietako bat da gainera. Baina funtsean, hain ezberdinak omen diren beldur horiek ez al dute oinarri bera? Ez al dira gure sostengu, baina non zapaldu gure esku dagoen lur, era berean? Goazen gure bizitzak hankaz gora jarri, eta beldurrei aurrez aurre begiratzera. Txikienetatik hasi, eta handienetara. Bihurtu gaitezen gu haien beldur.

Kontalariak: Xirrikituen Jostunek
Hizkuntza: Euskaraz / Gaztelaniaz.
Publikoa: Gazteak eta helduak.
Iraupena: Ordu bat.
Lantzen diren gaiak: Generoa, laguntasuna, bakardadea, gezurrak, gizarteko kanonak, maitasuna eta beldurrak.
2018-11-24T11:15:50+00:00