Cookieei buruzko informazioa

Zer dira cookieak?

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webgune jakin batzuetan sartzen den ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian biltegiratzen direnak eta berriro konektatzen denean erabiltzailearen lehentasunak ezagutzeko aukera ematen dutenak. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dute ordenagailuko edukiak irakurri, informazio pertsonala eskuratu edo beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri.

Zer cookie mota daude?

Kudeatzen dituen erakundearen arabera:

  • Cookie propioak: erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen dira, editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen ekipamendu batetik.
  • Hirugarrenen cookieak: erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen dira, editorea ez den beste batek kudeatzen duen ekipamendu batetik. Ekipamendua kudeatzen duena cookieen bidez lortutako datuen tratamenduaz ere arduratzen da.

Aktibatuta dauden denboraren arabera:

  • Saioko cookieak: erabiltzailea webgune batean sartzen den unean datuak jasotzeko eta gordetzeko diseinatuta daude cookie horiek.
  • Cookie iraunkorrak: cookie horiek jasotzen dituzten datuak terminalean gordeta gelditzen dira denbora jakin batean, eta cookieen arduradunak eskuratu eta tratatu egin ditzake denbora horretan.

Helburuaren arabera:

  • Cookie teknikoak: cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari webgunean, plataforman edo aplikazioan nabigatzeko eta webguneak eskaintzen dituen aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko. Adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
  • Pertsonalizatzeko cookieak: cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari zerbitzuan bere terminal-ekipamenduan aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarriekin sartzeko. Adibidez, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile mota, aukeratutako edukien diseinua, terminalaren geolokalizazioa eta zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa, etab.
  • Analisirako cookieak: cookie horiek aukera ematen dute erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko. Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, bai eta webgune horien erabiltzaileen nabigazio-profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak zerbitzuaz nola baliatzen diren ikusita zerbitzuan hobekuntzak egiteko.
  • Publizitaterako cookieak: cookie horiek aukera ematen dute zerbitzua ematen duen webgunean edo aplikazioan txertatutako publizitate guneak eraginkortasunez kudeatzeko, hainbat irizpidetan oinarrituta, hala nola editatutako edukian edo iragarkiak erakusteko maiztasunean.
  • Portaerazko publizitaterako cookieak: zerbitzua ematen duen webgunean edo aplikazioan txertatutako publizitate guneak eraginkortasunez kudeatzeko aukera ematen dute. Cookie horiek, behaketaren bidez, erabiltzailearen portaerari buruzko informazioa gordetzen dute, ondoren erabiltzailearen profil zehatz bat garatzeko eta, profil horren arabera, mota bateko edo besteko publizitatea erakusteko.

Nola desgaitu daitezke cookieak?

Erabiltzaileak erabiltzen duen nabigatzailearen arabera, modu batera edo bestera desgaitu beharko ditu cookieak. Nabigatzaile guztiek ematen dute aukera cookieen konfigurazioa aldatzeko. Ondoren, gaur egun gehien erabiltzen diren nabigatzaileetan konfigurazioa aldatzeko urratsak adieraziko ditugu; hala ere, urrats horiek aldatu egin daitezke nabigatzailearen bertsioaren arabera:

Eman honako urrats hauek Firefox nabigatzailean cookieen konfigurazioan sartzeko (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):

  1. Joan hona: Aukerak edo Lehentasunak, sistema eragilearen arabera.
  2. Klikatu Pribatutasuna aukeran.
  3. Historia-n, aukeratu Erabili ezarpen pertsonalizatuak historiarako.
  4. Orain, Onartu guneetako cookieak aukera ikusiko duzu; gaituta edo desgaituta izan dezakegu, zure lehentasunen arabera.

Eman honako urrats hauek Internet Explorer nabigatzailean cookieen konfigurazioan sartzeko (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):

  1. Joan hona: Tresnak, Interneteko aukerak
  2. Klikatu Pribatutasuna aukeran.
  3. Mugitu gailua, pribatutasun-maila egokia doitu arte.

Eman honako urrats hauek Chrome nabigatzailean cookieen konfigurazioan sartzeko (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):

  1. Joan hona: Konfigurazioa edo Lehentasunak, Fitxategia menutik edo goian eta eskuinean ageri den pertsonalizatzeko ikonoaren gainean klikatuz.
  2. Hainbat atal ikusiko dituzu; sakatu Aukera aurreratuak.
  3. Joan hona: Pribatutasuna, Edukiaren konfigurazioa.
  4. Hautatu Cookie guztiak eta webguneen datuak.
  5. Zerrenda bat agertuko da, eta cookie guztiak domeinuaren arabera antolatuta egongo dira. Domeinu jakin bateko cookieak errazago aurkitzeko, sartu helbide osoa edo helbidearen zati bat Bilatu cookieak eremuan.
  6. Hori egin ondoren, eskatutako webguneko cookieak agertuko dira pantailan, lerro batean edo gehiagotan. Nahi duzuna aukeratu eta X sakatu behar duzu, cookie hori ezabatzeko.

Eman honako urrats hauek OSX Safari nabigatzailean cookieen konfigurazioan sartzeko (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):

  1. Joan hona: Lehentasunak; gero, Pribatutasuna.
  2. Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, nahi duzun blokeo mota ezartzeko.

Eman honako urrats hauek iOS Safari nabigatzailean cookieen konfigurazioan sartzeko (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):

  1. Joan hona: Ezarpenak; gero, Safari.
  2. Joan Pribatutasuna eta segurtasuna aukerara, eta Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, nahi duzun blokeo mota ezartzeko.

Google-n pribatutasun-politikak ikusteko: http://www.google.es/intl/es/policies/privacy/

Android-ekin lotutako laguntza ikusteko: https://support.google.com/android/?hl=es

Eman honako urrats hauek Android gailuetarako cookieen konfigurazioan sartzeko (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):

  1. Exekutatu nabigatzailea eta sakatu: Menua, eta gero Ezarpenak.
  2. Joan hona: Segurtasuna eta pribatutasuna; Onartu cookieak aukera ikusiko duzu, eta hortik gaitu edo desgaitu ahal izango duzu.

Eman honako urrats hauek Android gailuetarako cookieen konfigurazioan sartzeko (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):

  1. Ireki Internet Explorer; gero Gehiago; gero Ezarpenak
  2. Orain, Onartu cookieak laukia gaitu edo desgaitu dezakezu.

Zer ondorio dakartza cookieak desgaitzeak?

Erabiltzaileak cookieak gaitzea eragozten badu edo baimendu ostean desgaitzen baditu, webgunearen funtzioetako batzuei kalte diezaieke. Adibidez, gure webgunean sartzen den bakoitzean cookieei buruzko informazio-banda agertuko zaio, eta onartu egin beharko du eta edukiak zer hizkuntzatan ikusi nahi dituen hautatu beharko du. Horixe gertatuko da “funtzionamendurako eta pertsonalizatzeko cookieak” ataleko cookieekin.

Modu berean, ezingo dugu erabiltzaileek gure webgunean egindako nabigazioari buruzko informaziorik jaso, eta horrek argitaratutako informazioa eta edukiak hobetzea eta aurkeztea eragotziko edo zailduko du. Horixe gertatuko da Google Analytics ataleko cookieekin.

Cookieei buruzko gure politika aldatzea edo eguneratzea

Baliteke webgune honen egitura eta funtzioak aldatzea, atal, zerbitzu edo eduki berriak gehitzeko. Horrek erabilera alda dezake, eta, kasu horretan, cookie-politika ere aldatuko litzateke. Horregatik, erabiltzaileei gomendatzen diegu gure webgunean sartzen diren bakoitzean cookie-politika berrikus dezatela, azkeneko bisitatik aldaketaren bat izan den ikusteko.