Lehenengo aldia

Lehenengo aldia

Zer da lehenengo aldia zuretzat? Nahigabean denok gauza berdinean pentsatzen dugu, momentu batez bada ere. Baino lehenengo aldia hori baino aunitzez gehiago da. Aukera posibleak biderkatu egiten dira, norberak bere lehenengo aldi propioak dituela kontuan hartuta. Guk ere, baditugu gureak, eta ez nolanahikoak! Gure lehen aldi honetatik abituta, ordu batez eskemak puskatu eta emozio ugari bizitzera konbidatu nahi zaituztegu.

Ikuskizun honen bidez, gizarteak gugan kateatutako eskemak urtzen arituko gara. Ipuinak, bertso musikatuak eta interpretazioa erabiliz horretarako. Oilo larrutan jartzeko prest?

Kontalariak: Xirrikituen Jostunek.
Hizkuntza: Euskaraz (Gazteleraz ere konta dezakegu).
Publikoa: Gazteak eta helduak.
Iraupena: 60 minutu gutxi gora behera.
Lantzen diren gaiak: Generoa, laguntasuna, bakardadea, gezurrak, estereotipoak, maitasun erromantikoak, erotika eta beldurrak.
2016-12-20T15:11:32+00:00