Telebista – Irratia – Prentsa2016-12-21T14:29:06+00:00

Telebista, irratia eta prentsa

Eta gure sutondora ez bazatozte, gu joanen gara zuenetara!

XXI. gure mende zurrunaren azken zirrikitua ere nahi dugu josi. Horretarako, aurrez aurreko kontaketaz gain, gure ipuinak telebista eta irrati bidez igortzeko prest gaude baita ere.

Izan ere, zuen irratietan Ameli ipuinen jostunaren hitzak eta Olaiaren doinua Euskal Herriko edozein txokotan nahi ditugu uhin bidez dantzan jarri, eta xirrikituen jostunen eta lagunen abenturak marraztu zuen telebista kateetatik, pantaila gainean.

Ez pentsatu bi aldiz eta jarri gurekin kontaktuan, espero baino lehen izanen gara elkar josita!

1412, 2016

Esan-erran irratian

DATA 2016/10/26
IRRATIA Esan Erran Irratia (Nafarroa)
IRAUPENA 14:18
EDUKIA Euskaraz.
812, 2016

Nire aukera – Ttipittapa aldizkaria

artikuluaren argazkia

Ttipittapa (676 zkia – 59. orria)

«Denek kontatzen ditugu gure ipuin propioak egunero, eta horiei magia pixka bat jarriz gero, benetan istorio ederrak sor daitezke»

Amaia ELIZAGOIEN VARELA

Oronozko ipuin-kontalaria

«Arras kritikoak diren horiek aitzinean edukitzea eskertzen da batzuetan»

Pertsona alaia naiz, enpatikoa, lagunen laguna eta batez ere ameslaria» halaxe aurkeztu du bere burua Amaiak. Ofizioa afizio bilakatu zaio duela guti, Ameli eta xirrikituen jostunak proiektua sortuta, «ttiki-ttikitatik egin izan dut antzerkia eta antzeko ekintzak, baina, Haur Hezkuntza ikasten nenbilela, irakasle zoragarri batekin egin nuen topo, eta harek animatu ninduen ipuin kontalarien mundu hau probatzera». Umetatik izan da ipuin zalea «hiru urte nituela Dino mustroaren beldurrak ipuina amari horrenbertzetan eskatua nion irakurtzeko buruz ikasi nuela ipuin osoa. Egun batean ama ia hankaz goiti erori zen, liburua hartu eta horri bakoitzean zegokiena “irakurtzen” nenbilelako». Ipuinak sortzeko eguneroko lagunarteko elkarrizketak izaten omen ditu oinarrian «azken finean denek kontatzen ditugu gure ipuin propioak egunero, eta horiei magia pixka bat jarriz gero, benetan istorio ederrak sordaitezke».Istorio horiek ikusleengana iristea izaten da hurrengo pausoa «entzuteko gogoz eta ilusioz dagoen edozein pertsonetara iristea erraza bezain politada. Baina erronkak gustatzen zaizkit eta automotibaziorako arras kritikoak diren horiek aitzinean edukitzea eskertzen da batzuetan». Hitzarekin jolastea maite du eta bertsotan aritzeagatik ere ezaguna da, «kanturako zaleak dituen edozein plaza maite dut». Bidaiatzea ere aunitz gustatzen zaio eta «Hego Amerikara joatea»amesten du. Horren urrutira joan gabe baina topatua du gustuko txokoa «Aizkolegi aunitz gustatzen zait, izugarrizko bistak ditu. Halako jauregi zaharrek liluratzen naute, orduak pasatzen ditut bertan bizitza nola izanen zen imajinatzen». Astebururako proposamen bat egiteko galdeginda duela guti izandako gazte literatur zaleen topaketa aipatu du «hainbat gazte ibili ginen literaturaz gozatzen, kantuan, jolasean… Horrelako planak maizago gustura eginen nituzke». Eta etorkizuna ere ipuinei loturik izatea amesten du «proiektuak oihartzuna hartu eta nire lankide diren Olaia, Katrin eta Arantzarekin lanean jarraitu nahi nuke, hirurak ere zoragarriak baitira».

2610, 2016

Ameli Xorroxin irratian

DATA 2016/10/26
IRRATIA Xorroxin Irratia (Nafarroa)
IRAUPENA 11:25
EDUKIA Elkarrizketa honetan, Amelik bere ibilbidea kontatzeaz gain, hurrengo kontaketen eta proiektuen berri ere ematen digu.
Go to Top