Trikitilariarena

Trikitilariarena

Trikitilaria izatea izan zen aitaren ametsa txikitatik. Bizitzak, baina,  ez zion horretarako aukerarik eman. Egunak joan, egunak etorri, amets harekin bueltaka igaro zuen bere bizitza osoa. Horregatik, bere alaba kuttunek bost urte bete zituztenean, trikitixa bana erosi eta klasetara eraman zituen ikas zezaten.

Nik ez nuen trikitixa sobera maite, baina klasera gustora joaten hasi nintzen, irakasle zoragarri harek tratu bat proposatu zidanean: “ikasten duzun kantu bakoitzeko ipuin bat kontatuko dizut”, erran zidan.  Eta, hara non, tratu hartartatik, trikitixaren kaxarekin bueltaka ibiltzen garen herriz herri gaur egun. Kaxa eramaten dut nik ipuinez beteta, eta trikitixa Olaiak, doinuz josteko.  Istorio eder aunitz jartzen ditugu dantzan horietako batzuk entzun nahi?

Kontalariak: Xirrikituen Jostunek.
Hizkuntza: Euskaraz (Gazteleraz ere konta dezakegu).
Publikoa: Haurrak (familiarra).
Iraupena: Ordu bat gutxi gora behera.
Lantzen diren gaiak: Generoa, laguntasuna, bakardadea, gezurrak, eta beldurrak.
2016-12-20T15:12:06+00:00