Ipuin kontalariak

Obrak

HAURRAK
  • Ipuin kontaketak Hutsuneak

    Hutsuneak

    Txikiak ginela, gure lagun minaren amona hil zen. Horrek hainbat zalantza ekarri zizkigun, baina inor ez zegoen horretaz hitz egiteko prest (edo hori sentitu genuen guk). Horregatik, galdetuz, hainbat istorioren berri izan eta geure

  • Jateko moduko ipuinak - ipuin kontalariak

    Jateko moduko ipuinak

    Badaude istorio gozoak, gaziak, beste batzuk garratzagoak dira, gertaera ozpinak ere bizi izan ditugu batzuetan. Kontaketa honen bitartez, jateko modukoak diren istorioak ezagutuko ditugu eta bakoitzak zerbait eskainiko digu. Eskuak zikintzeko eta tripak betetzeko

  • Ipuin kontalariak

    Amaiur

    Amaiurreko familiako etxean bizi zen Garaxi. Ganbarara igo eta bere arbasoen liburuak irakurri eta objektuekin jolastea zen munduan gehien gustatzen zitzaiona. Ederki ezagutzen zuen ganbara, baina egun batean sekula ikusi gabeko kutxa zahar bat

GAZTETXO ETA HELDUAK
  • Helduendako ipuin kontaketa musikatua

    Ama

    Azken aldian ama izateko izugarrizko gogoa sartu zaio gure protagonistari, erloju biologikoaren kontua izango da akaso. Lagunek amatasuna urruti ikusten dute edo ez dute ikusten. Agian horregatik nahi gabean, inguruko “ama” guztiak behatzen aztertzen eta

  • Ipuin kontaketa musikatuak helduendako

    Aulkitik kontatutakoak

    Zahar etxean bizi ziren Marixol eta bere lagunak, lagun zaharrak ziren bertan elkartu zirenak. Marixolek beti zeukan zer kontatu. Etxetik kutxa handi bat ekarria zuen eta bertako objektu eta marrazkiei begira gogora ekartzen zituen aspaldi

  • Ipuin kontaketa musikatuak

    Gutunak

    Tristaniako herri txiki bateko tren geltokian ezagutu ziren Mirari eta Josu. Ordutik elkarrengandik ikasten hasi ziren. Baina, egun batean Josuk gerrara joateko deia jaso zuen. Momentu horretan Mirariri zin egin zion, astero-astero gutun bat idatziko

BEREZIAK
  • San Juan gaua

    Gau ederra dugu San Juan gaua, espiritu txarrak, beldurrak eta kezkak gainetik kentzeko ederra baita. Guk baditugu egun honen baitan gertatu ziren zenbait istorio eder. Baina hauek ez ditugu erreko. Hauek entzunez suaren bueltan

  • Mozorrolandia

    Nork ez ditu mozorroak maite? Nork ez du maite hauen atzean ezkutatu eta mundua ikustea? Mozorroek, asko ezkutatu arren, asko ikusten dute. Eta egun berezi hauetan bizi eta sentitutakoak kontatuko dizkigute zakarrontzian topatutako mozorro

  • Gor mutuen hizkuntza

    Zeinu hizkuntzara egokitzapenak

    Belarrietatik itsuak, baina begietatik gorrak ez diren bihotz ameslari horiek ere gure ipuinetara ekarri nahi ditugu. Zeinu hizkuntzan josten duen lagun berriak lagunduko digu horretan. Ipuinak denentzat eskuragarri, hitz soilen segidak baino gehiago diren erakusgarri,

Gure istorioa

Duela urte aunitz, aunitz eta aunitz, gu oraindik txikiak ginela, aitatxo eta amatxorekin bizi ginen. Maitasuna genuen, momentu politak, eta goxotasuna. Baina egun batean, gure laguntxoek bazuten zerbait ez genuela ohartu ginen… Amatxi!! Bai , amona! Amatxok eta aitatxok, orduan, goxoki hartu eta istorio bat kontatu ziguten: “maitiak, zuen amatxi ez da bertzeak bezalakoa, berezia da, magikoa. Txoriak bezalakoa agian; bidaiatzea gustatzen zaio berari, bidaiatzeak bizitza ematen dio, arnasa. Horregatik ulertu behar duzue hobe dela horrela.”

Obren egokitzapena

Obrak adinaren arabera egokitzen ditugu

Pianoa

Pianoa aretoan egonez gero pianoarekin ere eskaini ditzakegu obrak.

Bertze motatako obrak

Bezeroaren eskakizunaren arabera obrak prestatu ditzakegu, zuen gustura.

Xirrikituen jostunen datozen emankizunak

Agenda osoa ikusi