Gaztetxoak – Helduak2018-11-24T15:45:32+00:00

Gaztetxoak
Helduak

Kopurua: 50 pertsona gehienez ere

Itxi begiak eta zabaldu bihotzak. Eta aditu, aditu nota bakoitzak dantzan jartzen dizun hori, kontatutako istorioek barrenean mugitzen dizutena. Aditu.

Ipuin kontaketa musikatuek badute zer edo zer berezia, desberdina; istorio bat dago aukeratutako melodia bakoitzaren azpian, kontatzeko hautatu dugun ipuin bakoitzean bezala. Ipuin kontaketa soil bat izan daiteke, edo bidaia bat, pertsonaien eskutik akordeen gainean abiatzen duguna. Gurekin etorri nahi?

Gaztetxo eta helduendako ipuinak

Ama

Azken aldian ama izateko izugarrizko gogoa sartu zaio gure protagonistari, erloju biologikoaren kontua izango da akaso. Lagunek amatasuna urruti ikusten dute edo ez dute ikusten. Agian horregatik nahi gabean, inguruko “ama” guztiak behatzen aztertzen eta

Aulkitik kontatutakoak

Zahar etxean bizi ziren Marixol eta bere lagunak, lagun zaharrak ziren bertan elkartu zirenak. Marixolek beti zeukan zer kontatu. Etxetik kutxa handi bat ekarria zuen eta bertako objektu eta marrazkiei begira gogora ekartzen zituen aspaldi

Gutunak

Tristaniako herri txiki bateko tren geltokian ezagutu ziren Mirari eta Josu. Ordutik elkarrengandik ikasten hasi ziren. Baina, egun batean Josuk gerrara joateko deia jaso zuen. Momentu horretan Mirariri zin egin zion, astero-astero gutun bat idatziko

Munduko emakumeak

Munduak badu txokorik eta txoko horietako batzuetan istorioak suertatzen dira, sortu, eraldatu. Eta hala, kontaketa honetan 5 emakumeren istorioak kontatuko dizkizuegu. Munduko bazter ezberdinetan bizi zirenak hain zuzen. Haien indarrak elkartuz eta beraiengan sinetsiz lortutakoak.

Kilimak

Kilimak besapetan edukitzen ditugu,batzuetan tripan, beste batzuetan eskuetan, bihotzean, hanketan… Batzuk gozagarriak dira, beste batzuk barregarriak, baina badaude min egiten duten kilimak ere. Kontaketa honen bitartez, kilima ezberdinak eta haiek gordetzen duten istorio, sekretu, zirrara

Lehenengo aldia

Zer da lehenengo aldia zuretzat? Nahigabean denok gauza berdinean pentsatzen dugu, momentu batez bada ere. Baino lehenengo aldia hori baino aunitzez gehiago da. Aukera posibleak biderkatu egiten dira, norberak bere lehenengo aldi propioak dituela

Go to Top