Haurrak
Haurrak badu bere mundu propioa; berezia eta magikoa. Magia hori elikatuz gero aurrera doa haurra, baita bere bizitzaren parte izatera iritsi gero. Ederra da halakoetan. Ipuin kontaketa musikatuen bidez haurrekin amets egin nahi dugu; zentzumenak landuz, istorio bakoitza denona egin eta elkarbanatu, eta… istorioak kontaketa bakoitzean biziberritu. Haiena izango baita hein batean kontaketa, istorioa; hau da, elkarrekin biziko dugun momentua.
Haurrendako ipuinak
Jateko moduko ipuinak
Badaude istorio gozoak, gaziak, beste batzuk garratzagoak dira, gertaera ozpinak ere bizi izan ditugu batzuetan. Kontaketa honen bitartez, jateko modukoak diren istorioak ezagutuko ditugu eta bakoitzak zerbait eskainiko digu. Eskuak zikintzeko eta tripak betetzeko
Txanpon baten truke
Munduan barrena herriz herri ibiltzen garen kontalariak gara, txanpon baten truke ipuin ederrak kontatuko dizkizuetenak. Beraien bidaietan ezagututako hainbat pertsona eta pertsonaienak. Hasteko prest? Ederra izango da munduari emango diogun gira. Kontalariak: Xirrikituen Jostunek.
Saxofonistaren istorioak
Iratik, txikitan, segituan ikasi zuen oinez, bakarrik jaten... Baina ez zuen hitz egiten ikasi, horrek munduan barrena bera ulertuko zuen norbait ezagutzera eraman zuen. Abiatu eta musika denda batean, bere bizi osorako laguna izango zen
Eskutik eskura
Gure eskuek mundua ulertzen laguntzen digute, sentitzen eta maitasuna adierazten. Ekiren aitonak eskuak zimurrez beteak ditu, baina bere eskuetan hainbat istorio daude, eta material pilo bat ukitu eta sentituz, harekin lotutako hainbat istorio kontatuko dizkio