Haurrak2018-11-24T15:29:09+00:00

Haurrak

Haurrak badu bere mundu propioa; berezia eta magikoa. Magia hori elikatuz gero aurrera doa haurra, baita bere bizitzaren parte izatera iritsi gero. Ederra da halakoetan. Ipuin kontaketa musikatuen bidez haurrekin amets egin nahi dugu; zentzumenak landuz, istorio bakoitza denona egin eta elkarbanatu, eta… istorioak kontaketa bakoitzean biziberritu. Haiena izango baita hein batean kontaketa, istorioa; hau da, elkarrekin biziko dugun momentua.

Haurrendako ipuinak

Basoko sekretuak

Urtaroz urtaro, basoan gordetzen diren sekretu askotarikoak deskubritzen joango gara. Urtaro bakoitzeko animaliak ezagutuz, eta haien istorioetan murgilduz. Basoa sentitu, bizitu eta maitatzeko aukera izango dugu elkarrekin. Naturan murgiltzeko prest? Kontalariak: Xirrikituen Jostunek.

Saguak kontatutakoak

Gure saguak Pixpirrin izena du. Basoan, etxeetan, dendetan eta kalean ibili ohi da. Bertan ikusi, sentitu eta probatutakoak elkarbanatuko dizkigu, mundua txikitasunetik nola ikusten duen erakutsiz ipuinen bitartez. Bidean hainbat lagun ezagutuko ditu gainera.

Ttikittoen ipuinetaz solasean

Bidio honetan, Xaloan hilabetero bezala egindako urtarrilako elkarrizketa eta ipuina ageri dira, 0-3 urteko haurrei dagokien ipuinen inguruan ariko gara solasean

Amatxiren istorioak

Berezia zen gure amatxi, magikoa. Bidaiatzea maite zuen berak.  Bizitza ematen zion; arnasa, amaren erranetan. Sekula ez genuen gure artean izan, bai ordea gurekin: gutun bat bidaltzen zigun astero, munduko hamaika istorio kontatzen, baina

Trikitilariarena

Trikitilaria izatea izan zen aitaren ametsa txikitatik. Bizitzak, baina,  ez zion horretarako aukerarik eman. Egunak joan, egunak etorri, amets harekin bueltaka igaro zuen bere bizitza osoa. Horregatik, bere alaba kuttunek bost urte bete zituztenean,

Go to Top