Xirrikituen jostunen istorioa

/, Bideoak/Xirrikituen jostunen istorioa

Xirrikituen jostunen istorioa

Gure amatxi ez zen beste asko bezalakoa, berezia zen, magikoa, berari bidaiatzea gustatzen zitzaion, amak zioen bidaiatzeak bizitza eta arnasa ematen ziola, horregatik genekien hobeto zela horrela. Sekula aurrean ez ikusi arren astero gutun bat bidaltzen zigun, munduko hamaika istorio kontatzen, baina aste batean ez zen gutunik heldu, eta hurrengoan erez… Egun horretan Olaiak eta nik jakin genuen  gure ordua zela, eta gitarra eta istorioak gainean hartuta herriz herri ekin egion amonak kontatutako istorioak kontatzeari. Helburu bat jarri genuen: amonarekin topatzen garen herrira iritsi arte ez gara geldituko, eta horretan gabiltza… Gure bidearen parte izan nahi duzu?
Duela urte aunitz, aunitz eta aunitz txikiak ginela, aitatxo eta amatxorekin bizi ginen, maitasuna genuen, momentu politak, eta goxotasuna, baina egun batean konturatu ginen gure laguntxoek zeozer  zutela, guk ez genuena! Amatxi!!bai , amona! Orduan amatxok eta aitatxok goxoki hartu eta istorio bat kontatu ziguten: “maiteak, zuen amatxi ez da besteak bezalakoa, berezia da, magikoa. Txoriak bezalakoa agian; izan ere berari bidaiatzea gustatzen zaio, bidaiatzeak bizitza eta arnasa ematen dio, horregatik jakin behar duzue hobeto dela horrela. ”
Eta ez, ez genuen sekula aurrez aurre ikusi… argazkiren batean akaso, baina hala ere beti zegoen gurekin! Badakizue zergatik? Astero-astero  gutun edo postal bat iristen zitzaigulako munduko hamaika leku ezberdinetatik, hamaika istorio kontatzen: istorio  zoroak, dibertigarriak, hunkigarriak, beldurgarriak, misteriotsuak… Eta batez ere goxoki eta maitasunez idatziak.
Baina aste batean ez zen gutunik heldu, eta hurrengoan ere ez. Egun horretan Olaiak eta nik jakin genuen gure ordua zela, eta gitarra eta istorioak gainean hartuta herriz herri ekin genion amonak kontatutako istorioak kontatzeari.
Eta bidean, hainbat istorio idatzi genituen nahigabean, bidean topatutako harritxo eta arazo txikiekin eta nola ez, lagun handi eta zoragarriekin.
Eta badakizue zer? Olaiak eta nik helburu bat jarri genuen, amonarekin topatzen garen herrira iritsi arte ez gara geldituko. Ez, ez eta ez , aurrera jarraituko dugu istoriak kontatuz eta istoria berriak sortuz!!! Eta ziur horietako herri batean bera badago istorioengatik eta kontatzen ditugun magiarengatik jakingo duela gu garela… Bai gu, bere bilobak!
Eta horretan gabiltza….
Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila zuen herriko plazan!
2016-12-08T14:00:06+00:00