Munduko emakumeak

Gure istorioen protagonistak ezagutu genituenean, sentitu genuen bazutela zer kontatu. Entzun genituenean, berriz, jakin genuen zerbait aldatu zela gure barenean. Orain ulertu dugu istorio hauek ezin direla isiltasunean desagertu.

Obra honetan, Euskal Herrira bizitzera etorri diren hiru emakume migratzaileren eta bertan sortu den emakume baten istorioak kontatuko ditugu. Bizi esperien-tziak dira, gure ikuspuntua aldatuko duten gertaerak. Goazen galtzaileen ahotsa entzutera.