Amaiurreko familiako etxean bizi zen Garaxi. Ganbarara igo eta bere arbasoen liburuak irakurri eta objektuekin jolastea zen munduan gehien gustatzen zitzaiona. Ederki ezagutzen zuen ganbara, baina egun batean sekula ikusi gabeko kutxa zahar bat topatu zuen gelako izkina batean. Kutxak aspaldiko sekretuak gordetzen ditu, duela 500 urtetik gora Amaiurren gertatutakoak. Deskubritu nahi al dituzu zuk ere?

Kontalariak: Xirrikituen Jostunek.
Hizkuntza: Euskaraz – Gaztelaniaz.
Publikoa: Haurrak (4 urtetik gora).
Iraupena: Ordu bat.
Lantzen diren gaiak: Historia, generoa, laguntasuna, bakardadea, gerra, boterea, maitasuna, mitologia eta heriotza.