Baserriko abenturak

Itziar eta Amaiak aitona-amonen baserrian pasako dute uda. Zein ederr den animalien artean bizitzea. Baina ez pentsa, haien komeriak ere edukitzen dituzte, batez ere gurasoak falta direnean. Obra honen bitartez, baserriko sekretuak, istorioak eta ohitura batzuk ezagutuko ditugu. Zuk ere etorri nahi duzu gurekin
baserrira?

Antzerkitxo honetan, ahozkotasunari lotutako balia-bideak erabiliko ditugu (poesia, kanta, bertsoa, aho korapiloak, etab.). Horrez gain, musikak eta txotxon-giloek ere protagonismoa edukiko dute, baita material
sentsorialak ere.