Munduko emakumeak
Gure istorioen protagonistak ezagutu genituenean, sentitu genuen bazutela zer kontatu. Entzun genituenean, berriz, jakin genuen zerbait aldatu zela gure ba-rrenean. Orain ulertu dugu istorio hauek ezin direla isiltasunean desagertu.
Obra honetan, Euskal Herrira bizitzera etorri diren hiru emakume migratzaileren eta bertan sortu den emakume baten istorioak kontatuko ditugu. Bizi esperientziak dira, gure ikuspuntua aldatuko duten gertaerak. Goazen galtzaileen ahotsa entzutera.
Kontaketa honen bitartez, migrazioa, generoa, laguntasuna, bakardadea, heriotza, estereotipoak, matxismoa, maitasun erromantikoa eta beldurrak landuko ditugu, besteak beste.