
Obrak
Gure istorioa
Duela urte aunitz, aunitz eta aunitz, gu oraindik txikiak ginela, aitatxo eta amatxorekin bizi ginen. Maitasuna genuen, momentu politak, eta goxotasuna. Baina egun batean, gure laguntxoek bazuten zerbait ez genuela ohartu ginen… Amatxi!! Bai , amona! Amatxok eta aitatxok, orduan, goxoki hartu eta istorio bat kontatu ziguten: “maitiak, zuen amatxi ez da bertzeak bezalakoa, berezia da, magikoa. Txoriak bezalakoa agian; bidaiatzea gustatzen zaio berari, bidaiatzeak bizitza ematen dio, arnasa. Horregatik ulertu behar duzue hobe dela horrela.”
Obren egokitzapena
Obrak adinaren arabera egokitzen ditugu
Pianoa
Pianoa aretoan egonez gero pianoarekin ere eskaini ditzakegu obrak.
Bertze motatako obrak
Bezeroaren eskakizunaren arabera obrak prestatu ditzakegu, zuen gustura.